Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azken eguneratzea: 2013/06/28

Absysnet 2.0 bertsioa

Informazio bilera

Azkenengo hilabeteotan, Absysnet liburutegi-kudeaketarako programaren 2.0ra igarotzeko migrazioa aztertu izan da Ejietik eta Liburutegi Zerbitzutik. Bertsio berriaren eguneraketa honen bidez, katalogo bibliografikoaren kudeaketarako eta hedapenerako hobekuntzak lortuko dira; txostenak, estatistikak eta bestelako lanak egiterako orduan baita ere.

Dakizuenez, on line sarea orain dela 7 urte jarri zen martxan, eta kontuan izanik bertsio berriak aldaketa esanguratsuak ekarriko dituela, Liburutegi zerbitzutik egokitzat hartzen dugu bilera honen deialdia. Honen bidez, Euskadiko on line sareko profesionalei Abysnet-en bertsio berriaren migrazio prozesuaren gaineko informazioa eskainiko diegu eta, bide batez, aipatutako prozesuak koordinatzeko sortuko diren lantaldeetan parte hartzea ere bai.

Uztailaren 16an, 10:30ean, Lakua II-ko (Vitoria-Gasteiz) 5. gelan bilera informatiboa egingo da EJIEko eta Liburutegi Zerbitzuko teknikariekin.

(Behar dutenei bertaratze-ziurtagiria bidaliko zaie)