Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Audioliburuak

                                     Deskargatzeko Irakurketa Sare Publikoko kidea izan behar duzu. Sartu zure gakoak eta badago!

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eskaintza berri bat aurkezten du: audioliburuak. Honekin, irakurketaren hedapena eta eskuragarritasuna hobetzea eta erraztea bilatzen da.

Audioliburuak, kontalari profesional baten irakurketa ozenez egindako liburu baten edukien grabazioak dira. Ahots bakarrez aurkeztutako grabazioak dira, zeinetan jatorrizko lanen osoko bertsioak eskaintzen diren.

Ohiko irakurketa ezinezkoa denean (ikusmen-arazoak direla medio adibidez) sortzen diren beharrei irtenbidea eskaintzea da beren ezaugarririk nagusiena. Hizkuntzak ikasteko laguntasuna ematen dute eta ikusmena liburu baten gainean jartzea ezinezkoa den uneen aprobetxamendua errazten dute baita ere: garraio publikoan egindako ibilbideetarako, kirolaren praktikarako, lan errepikakorretarako, etab.-etarako.

Ipuin eta narrazioak entzuteko ohitura duten umeei zuzentzeaz gain, beste hau ere zuzenduta daude:

  • ikusmen-gaitasun murriztua dutenei
  • irakurtzeko denborarik ez dutenei
  • zeregin edota ekintza ezberdinak egiten dituzten bitartean edukiak entzun ahal dituztenei
  • kotxe, tren edota hiri barruko garraioen joan-etorrietan denbora asko ematen dutenei
  • hizkuntzaren bat ikasten ari direnei
  • irakurtzeko ohiturarik ez dutenei
  • liburuen edukinetara era ezberdinez heldu nahi direnei

Zerbitzu berri honetako katalogoak, klasikoak zein gaurkotasuneko obrak biltzen ditu, sei ataletan sailkaturik: autolaguntza-enpresa, haur eta gazteak, eleberria, pentsamendua, kontakizunak eta klasikoak. Egile eta izenburu bidezko bilaketak egin daitezke eta obra bakoitzari buruzko informazio zehatza eskaintzen da: identifikazio datuak, azaleko irudia, edukiaren laburpena, kontalariaren izena, iraupena eta demostrazioko entzutea.

Azken eguneratzea: 2011/04/06