Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura sustatu
  4.  
  5. Antzerkia

Sarea, antzerki-politikaren oinarrizko tresna

Euskal Antzoki Sarearen sorrera

SAREAk, Euskadiko Antzoki Sareak, hamabost urte egin berri ditu. Sortu baino urte bete lehenago, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren bitartez, Antzokien Sare Nazionala eratu zuen, eta, horren bidez, antzerki sare edo zirkuitu batzuk sortzeari ekin zioten zenbait autonomia erkidegok. Hain zuzen ere horien artean kokatu beharra dago SAREA.

Aipaturiko sare hauek, autonomia erkidego guztiek zeuzkaten behar komun batzuei erantzuteko sortu ziren. Honela zioen Euskadiko Antzoki Sarearen urte haietako agiri batek: "erakunde publikoek, azken urteotan, ahalegin handia egin dute arte eszenikoak antzezteko azpiegitura egoki bat sortzearren, koordinazioa eta bultzada eskatzen dituen eskaintza bat kontsolidatze bidean (...). Hori dela-eta, koordinazio egitura gisa Euskadiko Antzoki Sarea sortzeko beharra ikusten da".

Sarea-ko partaideak

"Koordinazio egitura" hau osatzen dutenak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Foru Aldundietako Kultura Departamentuak, eta azpiegitura egokia izanik hala erabakitzen duten udalak dira. "Puzzle" honen baitan, erakunde bakoitzak zeregin batzuk dauzka: udalei, giza baliabideen nahiz baliabide ekonomikoen zuzkidura dagokie, espazio eszenikoek programazio egonkor bat izan dezaten; Foru Aldundiei, sareko kide diren antzokiei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea; eta Eusko Jaurlaritzari, SAREA koordinatu, hedatu eta ordezkatzea. Gaur egun 51 espazio eszenikoek osatzen dute Sarea

Helburuak

SAREAk sortu zenetik izan duen helburu nagusietariko bat, arte eszenikoen ikusleak osatu eta trebatzeko kalitatezko programazio egonkor bat sustatzea da, eskura dauzkan giza baliabideak nahiz ekonomikoak printzipio arrazional batzuetan oinarrituz optimizatuz.

Programazioaren ezaugarriak

SAREAko gaur egungo egoerari dagokionez alderdi zehatz batzuk aztertuko ditugu bai programazioa, bai ikusleen kopuruaren ikuspuntutik

Programaziotik abiatuz azpimarratu Euskal Antzoki Sarea-ko 51 antzokiek 1.453 emanaldi eskaini zituztela 2006ko urtean, 431.688 ikusle hurbildu zirelarik.

Esan beharra dago, berriz, programazioa zabala eta askotarikoa dela; izan ere 278 ikuskizun programatu dira, oso anizkoitzak gainera, bai izarearen aldetik bai konpainien jatorria, ikusleak eta erabilitako hizkuntzaren aldetik

 

Ikuskizun motaGrafico en el que se muestra la programación de Sarea atendiendo al tipo de espectáculo programado Teatro, danza, lírica, musicales)

Programazioaren % 83a antzerkiak betetzen du. gainontzeko %17a dantza, lirika eta musikalen artean banatzen da.

 

 

 

 

Konpainien jatorria

Gráfico que muestra la programación de Sarea en función de la procedencia de las compñías
Orekatutzat har dezakegun programazio baten aurrean gaude. Bertoko produkzioei plazaratzeko aukera ematen zaie, baina beste erkidego edo atzerriko produkzioei aterik itxi gabe.

 

 

 

 

Ikuslegoaren araueraGráfico que muestra la programación de Sarea en función del público al que va dirigido

 

Aurreko urteetan bezalaxe programazioaren heren bat haurrei zuzenduta dago. eskaintza hau euskeraz da maila haundi batetan.


 

 

 

Erabilitako hizkuntza

Gráfico que muestra la programación en función del idioma utilizado

 

Euskeraz eskaintzen diren ikuskizunak programazio osoaren herenera heltzen dira. Bakarrik aurrei zuzendutako programazioa hartuez gero kontuan proportzioa alderantzikatu egin beharko genuke.

 

 

 

 

Gomendatutako obren katalogoa

SAREAren ekarpenak aztertzerakoan kontuan hartu beharreko beste alderdi bat, sareko kide diren antzokietako programatzaileen lanean izan duen eragina litzateke.

Programatzaileen ordezkariek osaturiko Batzorde Artistiko bat eratu da, bere egitekoa kalitatezko ikuskizun interesgarrien katalogo bat prestatzea eta informazio hori programatzaile guztiei helarazteko bilera periodikoak egitea delarik, eta esan beharra dago Batzorde hau erabat lagungarria izan dela programazio lanak aurrera eraman ahal izateko, bereziki antzokien eskaintzaren segimendu jarrai bat egiteko aukera gutxi dauzkatenen kasuan. Katalogoa, horrela, lanerako tresna baliotsu bat bilakatu da.

Ondorioak

Amaitzeko, SAREA herrialde honetako antzoki politikaren oinarrizko tresna gisa errealitate bizi, plural eta konplexu bat dela azpimarratu nahiko nuke, eta zeresan handia daukala arte eszenikoen arloan.
Sare dinamiko, arin, operatibo eta ireki baten aldeko apustua egiteak, gure herrialdeko arte eszenikoen garapenaren aldeko apustua egitea esan nahi du.
.

Azken eguneratzea: 2008/10/03
Euskadi, auzolana