Krisialdiaren Behatokia
Martxoaren amaieran jarri zen martxan, COVID-19ak kultura-sektoreetan izan duen inpaktuaren jarraipena egiteko helburuarekin. Sektoreen errealitateari jarraipen estatistikoa egiteko tresna bat da, eta jarraipen hori egiteko ad hoc inkesta bat diseinatu da; eta era berean, prospekzio-ariketa bat ere egiten du, non etorkizuneko egoerak aurreikusten diren, azaleratzen ari den errealitateari aurre egitera bideratutako erabakiak hartu ahal izateko, ahalik eta baldintzarik onenetan. Horrela, honako produktuak eta zerbitzuak planteatzen dira:
Inkesta kultura-eragileei (hiru aldi, 2020)
- Apirila: martxoko datu errealak eta apirileko eta maiatzeko aurreikuspena.
- Datuen aurrerapena
- Emaitzen txostena
- Uztaila: datu errealak apiril-ekainean; uztaileko eta abuztuko aurreikuspena.
- Datuen aurrerapena
- Emaitzen txostena
- Azaroa: datu errealak uztaila-urrian; azaroko eta abenduko aurreikuspena.
- Datuen aurrerapena
- Emaitzen txostena
Txostenak etorkizuneko egoeren eta neurrien gainean (hiru txosten 2020)
- Maiatza:
- Talka-neurrien (eta, ahal denean, ebaluazio-neurrien) azterketa
- Etorkizuneko egoerak honako hauek kontuan izanik: konfinamendua arintzea, jarduera berraktibatzea eta aurreikuspenak (itxierak, gastu publiko eta pribatu erabilgarria, aurrejoera publikoa, etab.). 2020-2021 Horizontea
- Jarduketa-lerroen proposamenak
- Iraila:
- Talka-neurrien (eta, ahal denean, ebaluazio-neurrien) azterketa
- Etorkizuneko egoerak, honako hauek kontuan izanik: jarduera berraktibatzea eta aurreikuspenak (itxierak, gastu publiko eta pribatu erabilgarria, aurrejoera publikoa, etab.). 2020-2021 Horizontea
- Jarduketa-lerroen proposamenak
- Abendua:
- 2020ko ebaluazioa
- Etorkizuneko egoerak, kontuan izanik balizko berragerraldiak, jarduera eta aurreikuspenak. 2021-2022 Horizontea
- Jarduketa-lerroen proposamenak