Kultura nazioartekotzea (2019)

Txosten honek nazioartekotzearen eta kulturaren arteko harremana aztertzen du bi ikuspegi hauetatik: edukia eta merkatua. Edukiaren ikuspegia herrialdearen nazioarteko hedapenerako eta haren kanpo-irudia hobetzeko ekintzekin lotzen da. Hala, horri lotuta, Europako potentzia handi batzuk kulturaz baliatzen hasi ziren beren irudia nazioartekotzeko, eta kulturako institutu nazionalak sortu zituzten horretarako (adibidez, Alliance Française, Goethe-Institut edo British Council). Bigarren ikuspegia, berriz,berriagoa da; kultura- eta sormen-produktuen merkataritza-ustiapenarekin lotuta dago, eta egungo ingurune ekonomiko globalizatu, interdependente eta irekian garatzen da.

Azala

Bi ikuspegi horiei kanpoko kultura-eremuaren bereizgarri den beste ardatz bat gehitu behar zaie: ekintzak gauzatzen dituzten eragileen izaera publikoa edo pribatua den, hain zuzen. Eskema horretatik abiatuta, Euskadiren kasua aztertu da, eta, horretarako, nazioartekotzearekin lotutako politika eta programa zehatzei heldu zaie.

Azkenik, kultura nazioartekotzen laguntzera eta nazioartekotze hori sustatzera bideratutako politikak gauzatzeko antolakuntza-elementuak eta esku hartzeko tresnak aztertu dira. Gogoeta horien oinarrian, kasu praktiko esanguratsu batzuk daude, kultura-esparruko nazioartekotze-ekintzen gakoak identifikatzera bideratuak.

Bukatzeko, zenbait iruzkin egin dira Euskadiren atzerriko kultura-ekintzako estrategiak har ditzakeen bideei buruz. Beraz, laburbilduz, hauexek dira txostenaren helburuak:

  1. Nazioartekotzea aztertzea kulturaren eremutik.
  2. EAEko estrategiak eta programak ikertzea
  3. Nazioartekotze-estrategiak finkatzen dituzten hausnarketetan sakontzea
  4. Kulturaren eremutik Euskadiren nazioartekotze-estrategiarako ideiak ateratzea

Kultura nazioartekotzea (2019) (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana