Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

IKUSPEGIAK Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikaren datuen irakurketa analitikoa 2015

 

Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikaren bosgarren edizioak 2015eko datuei egiten die erreferentzia, sektorearen datu hertsiez haratago doa, eta datuen analisia egitea du helburu. Ikuspegiak txostenak irakurketa orokorra egiten du, interpretazioari bide emateko. 2007an jarri zen martxan estatistika, 2009an saltokien eta argitaletxeen sektorea gaineratu ziren, eta, horiek horrela, lau edizio ditugu dagoneko (2009-2015) sektore guztietarako, eta horrek interes handiagoa ematen die berez ere balioa duten datuei, emaitza horien bidez joerak azter daitezke eta.

Ikuspegiak txostenak txosten sektorialei interesa gehitzen dieten bi elementu eransten ditu: kultura-sektore osoaren ikuspegia eta zeharkako irakurketak. Edizio honetan bi berrikuntza nabarmen ditugu, aurreko galdesortetan behar adina sakontzen ez zirenak: euskararen presentzia ekoizpenean eta programazioan, eta emakumeek enpleguan duten lekua.

Analisia hiru atal handitan egituratzen da:

Lehenik, arteen eta kultura-industrien ezaugarri orokorrak aurkezten dira dimentsio sektoriala, titulartasuna eta dagokien lurralde-banaketa aztertuz.

Bigarrenik, datuen zeharkako irakurketa egiten da: sektoreetako asimetriak, erreproduzitzen den kulturaren eta zuzenean eskainitako kulturaren arteko bereizketa, agenteen jarduera ekonomikoaren bilakaera, euskarak kultura jardueran duen pisua, agente pribatuen mendekotasun-maila publikoa, berritze- eta nazioartekotze-maila eta emakumeek enpleguan duten presentzia.

Azkenik, emaitza nabarmenenen laburpena aurkezten da.