Estatistika - Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan - EAE
2012
Kulturaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estistikaren hirugarren edizioa aurkezten du, 2012 urteari dagozkion datuekin.
Ikuspuntu teknikotik, azpimarragarria da azterketa-perimetroaren zabaltasuna: 147 udalek eta 58 erakunde autonomo, sozietate publiko eta fundaziok hartu dute parte, hiru foru-aldundiez eta Eusko Jaurlaritzaz gain. Laginaren irismenratioak, bildutako informazioaren xehetasun-maila eta datuak garbitzeko erabiltzen den kontsolidazio-prozesua gehituta, EAEko kultura-politikak aztertzeko ezinbesteko informazio-iturri bihurtzen dute ikerlan hau.