Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura Ohiturei buruzko Panela 6. jasoaldia - 2019

Atala

Lagina 204 pertsonez osatuta dago, eta denek ala denek parte-hartze kulturalaren gutxieneko atalase bat gainditzen dute. Hura orekatzen duten 3 irizpidetatik abiatuz eraikitzen da, aldaera hauen arabera:

  • Lurralde historikoak (Araba % 15,7; Gipuzkoa % 35,3; Bizkaia % 47,5; 1 pertsona EAEtik kanpo daude gaur egun).
  • Sexua (emakumeak % 50; gizonak % 50).
  • Adina (% 50,5, 2000-1988 urte bitartean jaioak; % 49,5, 1987-1976 urte bitartean).

6. jasoaldi honetan, ordezkapen-tasa % 4,9koa izan da, eta irizpide orokorren arabera egin dira ordezkapenak. Landa-lana 2019ko abenduaren 5etik 2020ko urtarrilaren 13ra burutu zen. Txostenaren muina bi ataletan banatuta dago, eta honako hauek dira:

  1. Aldaketa-ibilbideak. Hautemandako aldaketa-ibilbideak deskribatzen dira, zenbait aldagairen araberako partehartze mailen indizeak eraikiz. Horren ondorioz, igotzeko, mantentzeko edo jaisteko joerak sortzen dira, partehartze motaren arabera (hartzailea, sortzailea edo digitala).
  2. Aldaketaren pertzepzio subjektiboa. Norberak hautemandako bilakaeraren analisia, igotzearen, mantentzearen eta jaistearen arabera. Aurreko ataleko emaitza objektiboekin alderatzen da, eta inkestatuek berek emandako arrazoiak aztertzen dira.
  3. Parte-hartze kulturalaren mailak izandako bilakaeraren baldintzatzaileak. Azalpen-faktoreetan izandako aldaketek parte-hartze kulturalarekin lotutako joera gorakorren edo beherakorren gainean duten inpaktuaren analisia.
  4. Kulturaren alorreko parte-hartzea euskaraz. Jasoaldi honetan ere gai honi buruz galdetu da berariaz, eta ondorioz, 2. jasoaldian (2016) lortutako emaitzekin alderatzeko aukera izan da.

Emaitzak eskema modura aurkezten dira, eta, kasu bakoitzean, asmoak, neurgaiak, neurtzeko modua, emaitzak eta interpretazio-iruzkin bat adierazi dira. 2. eranskinean aldagaien eta beren kodetzearen xehetasunak aurki daitezke.