Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura Ohiturei buruzko Panela 3. jasoaldia - 2017

Atala

Kultura kontsumitzen duten 204 pertsonak osatzen dute lagina. Hura orekatzen duten 3 irizpidetatik abiatuz eraikitzen da, aldaera hauen arabera:

  • Lurralde Historikoak (Araba % 15,7, Gipuzkoa % 35,3, Bizkaia % 49,0).
  • Sexua (emakumeak % 50, gizonak % 50)
  • Adina (18-27 urte bitartekoak % 50 eta 28-37 urte bitartekoak % 50).

Hirugarren jasoaldi honetan, ordezte-tasa % 9,8koa izan da, eta oinarrizko irizpideei erreparatuz ordeztu dira. Landa-lana 2017ko irailaren 22tik urriaren 27ra bitartean egin zen.

Txostenaren muina osatzen duen blokea 4 ataletan dago banatuta, eta alderdi hauek aztertzen dira horietan:

  1. Aldaketa-ibilbideak: Hautemandako aldaketa-ibilbideak deskribatzen dira, zenbait aldagairen araberako partaidetza-mailen indizeak eraikiz. Horrek igoera-, mantentze- edo jaitsiera-ibilbideak eragiten ditu, partaidetza moduen arabera (hartzailea, sortzailea edo digitala).
  2. Aldaketaren pertzepzio subjektiboa: Norberak hautemandako bilakaeraren azterketa— igo, mantendu edo jaitsi egin den kontuan hartuta—, emaitza objektiboekin erkatuz (aurreko atalean bezala, emaitzak partaidetza-mailen indizeak eraikiz lortzen dira) eta inkesta betetzen dutenek ematen dituzten arrazoiak aztertuz.
  3. Kultur arloko parte-hartze mailaren bilakaeraren baldintzatzaileak: Azalpen-faktoreetan izandako aldaketek kultur arloko parte-hartzearekin lotutako igoera- edo jaitsiera-ibilbideen gainean duten inpaktuaren azterketa.
  4. Jasoaldi honetan sartutako azalpen-aldagaien erkaketa.

Emaitzak eskema modura aurkezten dira, eta, kasu bakoitzean, helburuak, neurgaiak, neurtzeko modua, emaitzak eta interpretazio-aipu bat adierazi dira.