Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Ekain
Euskal Herriko mapa

Ekaingo haitzuloa, Madalen Aldiko labarretako pinturengatik ezaguna, Euskal Herrian aurkitzen da, Bizkaiko Golkoaren historiaurreko haitzulo multzoaren barnean. Euskal Herrian badira historiaurreko beste hainbat santutegi, hala nola Altxerri, Santimamiñe edo Izturitze.

Ekaingo ingurunean Madaleneko zenbait aztarnategi aurkitzen dira: handik 8 km-ra Urtiagako aztarnategi garrantzitsua dago, Ermittia 9 km-ra dago. Aitzbeltz eta Agarreko aztarnategiak, 7 eta 10 km-ra inguru, hurrenez hurren, sarbide zailagokoak dira. Erralla 10 km-ra dago, ekialderantz, Urola ibaia zeharkatu eta beste aldeko mendialdean gora.


Euskadi, auzolana