Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Ekain

Aranzadi Zientzi Elkartea

Altuna eta Mariezkurrena Arkeozoologian mintegian

Aurkikuntza gertatu eta ondoren, arazoak hasi ziren garaiko agintarien eta Jesus Altunak gidatzen zuen Aranzadi Zientzi Elkartearen Historiaurrea Sailaren artean. Turismoaren urte gorenak ziren haiek, eta gauza gehiegi sakrifikatzen zen ondasun horren truke. Kultura giltzapean sartzen zela salatzen zuten prentsatik eta haitzuloa berehala irekitzera hertsatzen zuten.

Jesus Altunak argudiatzen zuenez, haitzuloa zabaltzeak Ondasun horren galera ekarriko zuen, eta hori ezagutzea galaraziko lieke ondoko belaunaldiei.

Aztarnategiaren indusketa programatu zen, eta hartarako haitzuloa ez irekitzea eskatu zen. Urrats hori lorturik, urte hartan berean (1969) hasi ziren indusketa lanak eta 1975a arte iraun zuten.

Urte horretan gauza hauek bestela ikusten ziren: ezagunak baitziren turismoak Lascaux eta Altamiran eraginiko kalteak. Bestalde, Francoren heriotzaren ondoren, Euskal Herriko autonomia aurreko erregimenak haitzuloa itxirik mantentzea baimendu zuen.

Momentu hartatik Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zentroak hain zuzen, zaintzeko eta babesteko ardura du

 


Euskadi, auzolana