Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura Ohiturei buruzko Panela 2. jasoaldia - 2017

Atala


Kultura kontsumitzen duten 204 pertsonak osatzen dute lagina. 3 irizpidetik abiatuta sortu da lagina, oreka bilatzeko:

  • Lurralde historikoak (Araba % 15,7, Gipuzkoa % 35,3, Bizkaia % 49,0)
  • Sexua (emakumeak % 50, gizonak % 50)
  • Adina (18 urtetik 27 urtera % 50, 28 urtetik 37 urtera % 50)

2. neurtaldi honetan, ordezte-tasa % 9,8 izan da, eta ordezteak gauzatu dira oinarrizko irizpideei jarraikiz. Landa-lana 2016ko urriaren 17tik azaroaren 4ra bitarte egin zen.
Emaitzei buruzko kapitulua da lana gorpuztu duena. Sei ataletan antolatu da, eta atal bakoitzak honako alderdi edo fenomeno hauetako bat aztertzen du:

  • Kontsumoaren ezaugarriak
  • Ohitura-aldaketaren pertzepzio subjektiboa
  • Kultura-kontsumoaren eta kultura-kontsumo digitalaren intentsitatea eta aniztasuna azaltzen duten aldagaiak
  • Kultura-kontsumorako motibazio psikologikoei buruzko analisia
  • Kultura-kontsumitzaileen tipologia
  • Euskarazko kultura-kontsumoa azaltzeko aldagaiak (neurtaldi honetako bloke koiunturala da)