Ikuspegiak - Arteei eta Kultura Industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa -2013
Ikuspegiak
Arteei eta Kultura Industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa - 2013
Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikaren hirugarren edizioak 2013ko datuei egiten die erreferentzia. Sektorearen datu hertsiez harago doa, eta datuen analisia egitea du helburu.
Ikuspegiak txostenak irakurketa orokorra egiten du, interpretazioari bide emateko. Sektore guztietarako hiru edizio izateak interes handiagoa ematen die berez balioa duten datuei, horien bidez joerak azter daitezke eta. Datu horiek 2009-2013 epekoak dira, non testuinguruak benetan dinamika esanguratsuak izan dituen.
Aurreko edizioetan bezalaxe, asmoa da sektorearen ingurukoa baizik ez den analisia ikuspegi horien bidez gainditzea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) joera eta ezaugarri orokorrak hautemateko.
Hala, analisiaren egiturak hiru atal nagusi ditu:
Lehenik eta behin, arteen eta kultura industrien errealitatearen karakterizazioa aurkezten da sektoreen dimentsioaren, titulartasunaren eta lurralde-banaketaren analisiaren bidez.
Bigarrenik, zeharkako analisia egiten da. Horrela, ikuspegiak kopuru orokorrak hartu beharrean ardatz, gai zehatzak hartuko ditu; besteak beste, sektoreen arteko asimetriak, kultura erreproduzigarriaren eta zuzeneko kulturaren arteko bereizketa, agenteen jarduera ekonomikoaren eboluzioa, euskarak kultura-jardueran duen pisua, agente pribatuek arlo publikoarekiko zer mendekotasun-maila duten eta generoa.
Hirugarrenik, eta ondorio gisa, laburbilduta aurkezten dira emaitza esanguratsuenak.
Laburbilduz, Ikuspegiak 2013. Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikak emandako datuen irakurketa analitikoa txostenak jarraipena ematen dio EAEko kultura errealitatea aztertzeko modu bati, hain zuzen, sektoreen araberako estatistika oinarri hartzen duen eta zeharkako ikuspegiari bide ematen dioten hainbat parametro gaineratuta egiten denari.