Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskarazko argitalpenei buruzko XIII. txostena (2017)

Atala

Txosten honen abiapuntu izan zen azterlanean euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu ditugu, argitaratzeko tokia edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko datuak ez ezik, Frantziako Estatuan egindako produkzioa ere hartu dugu aintzat, hau da, Ipar Euskal Herrikoa. Horretaz guztiaz gain, oraintxe aipatu ditugun lurraldeetatik kanpo dauden eta euskarazko argitalpenak egin dituzten argitaletxeen produkzioak ere hartu ditugu.

Halaber, Administrazio Publikoaren eta haren mendeko erakundeen euskarazko argitalpenei buruzko datuak ere biltzen dira txostenean.

Aurten ere, emandako laguntzarengatik eskerrak eman nahi dizkiegu honako hauei: Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta Research & Consulting enpresak bidalitako galde-sortari erantzun dioten enpresei eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, haien laguntzarik gabe ezin izango baikenuke azterketa hau egin.

Euskarazko argitalpenei buruzko XIII. txostena (2017) [pdf, 1,4 MB]