Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak . Musika-ekimen enpresarialak. (2016).

[Musika-ekimen enpresarialak]

Deskribapena


Xedea

2016an musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Modalitatea: musika-ekimen enpresarialak.

Aurrekontuko zuzkidura

185.000
Prestazio ekonomikoa

Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du diru-laguntza, nahiz eta horren barruan jarduera desberdinak azaldu eta aurrekontu egin (gehienez bost). Dena den, onuradun batek ezingo du 28.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza jaso.

Ordainketa-modua:
  • Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko % 50ekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
    • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
    • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Enpresa jarduera garatu izana 2013 urtea baino lehen, hauetako arloren batean: ekoizpen fonografikoa, zuzeneko musika ekoizpena edo ordezkaritza, musika zabalkundea, publikoen sentsibilizazioa.
    • Jarduerak 2015. urtean zehar 4 euskal artistari edo talderi sustapen enpresariala eman izana.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0247204

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesatu guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Justifikazioa