Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Kultur politikek erronketara egokitu behar dute. Euskal kulturaren kasuan, mundu globalean eta aro digitalean nortasun propioarekin txertatzetik, balio erantsi ez-materialak ekonomian sartzetik, indarkeriaren ondoko hurrengo eszenategitik eta naziotasun-aniztasunetik datoz erronkak. Joera nagusiek ez diete mesederik egiten eremu urriko kulturei eta estrategia garbi eta eztabaidatuek zeregin handiagoa dute oraindik. Horretarako, lau aldaketa proposatzen dira: aurrena, gure kulturari beste begiratu bat ematea, Euskal Herriko espazio kultural eta komunikatzailearen arazoa eta inmigrazioaren arazoa sartuz; bigarrena, kultur politikari garrantzi handiagoa eta beste itxura bat ematea, eta dirulaguntzen eremutik haratago eta sistema osoaren erakunde eragile gisa Arte eta Industria Kulturalen Institutua premiazkoa dela onartzea; hirugarrena, kulturari ekonomiaren arlotik ere begiratzea; eta, laugarrena, komunikazio-politika (euskal eztabaida publikoko gainditu gabeko irakasgaietako bat) kultur politikaren korolario natural eta ezinbesteko gisa hartzea.