Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Azpiegituren eta Ekitaldien Mapa

Kultur azpiegituren eta ekitaldien egoera ezagutzea izan da azterketaren helburua. Modu horretan, gai kritikoen diagnosia abiapuntutzat hartuta, herritarrei eskaintzen zaizkien kultur zerbitzuak hobetzen lagunduko duen hausnarketa estrategikoa egin nahi izan du aipatu lanak. Azterketa egiteko galdera-sorta banatu da, eta elkarrizketak egin zaizkie azpiegituren eta ekitaldien arduradunei eta kultur teknikariei. Jasotako datuen bidez, gaur egun dauden kultur azpiegiturak eta ekitaldiak identifikatu dira, eta haien egoera aztertu da, bai kudeaketa-ereduaren arabera eta baita kanpoko itxurari zein edukiari begiratuta ere. Azkenik, azterketa-lanak sektorean kritikoak diren gaiei buruzko diagnosia egiten du, eta hausnarketa estrategikotik sortutako jarduera-ildoak proposatzen ditu.