Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua


 

 

Quebec-eko Kulturaren eta Komunikabideen Behategia: Bilakaera eta etorkizunerako erronkak

Quebecek iparramerikar kontinentean duen egoera dela eta, behaketa  bertako hizkuntza eta kultura berreskuratzera bideratu behar izan da. Quebeceko Kulturaren eta Komunikabideen Behategiak azken 40 urteotako kultura-garapenean hedatu diren erakundeen ildoari jarraitzen dio. Gobernu baten baliabide ekonomikoak eta kultura-eragileen adimena batuz lortutako emaitza arrakastatsua da Behategia. Bere gobernu-egiturak argi eta garbi erakusten du kultura-munduaren eta Estatuaren artean ados jarri beharra dagoela. Proiektuak zehazteko, aurrera eramateko edo finantzaketa ziurtatzeko, erabili beharreko baliabideak adostu behar dira eta adostasun hori aldebiko analisitik sortu behar da.

Behategiak Estatuaren eta gizarte zibilaren arteko partehartze bateratua nola egituratu duen ikusiko dugu; zein den bere egitekoa, kultur munduarekiko lankidetza-motak, bere politika eta hedapenerako bideak. Era berean, duela 5 urte sortu zenetik bere programazioak izan duen bilakaera ikusiko dugu. Amaitzeko, Quebecen kulturak dituen erronkak eta horiek Behategiak datozen 3 urteetarako aurreikusitako lanetan izango duten eragina aztertuko ditugu.