Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Javier Riaño (Bilbo, 1959)

Jardunbide luzea du pinturaren eta arte grafikoen arloetan; izan ere, arlo horiei buruzko ikastaro eta mintegi ugari eman ditu. Haren lanak zenbait erakunderen bildumetan daude; besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Granadako Karlos V.aren Jauregia eta Valentziako Bancaja Fundazioa erakundeen bildumetan. Halaber, artearen arloko aholkularia eta kolaboratzailea izan da zenbait argitalpenetan, eta erakusketa ugaritako komisarioa izan da; horien artean, Manolo Valdés eta Robert eta Sonia Delonay artisten erakusketak dira adierazgarriak.

Javier Riañok proiektu asko egin ditu, erakusketa-guneak eta arte-ekoizpeneko zentroak martxan jartzeko. 1996tik, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria da, eta zenbait erakunde publiko eta pribatutako aholkularia, proiektu artistiko eta kulturalak garatzeko.