Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa

 

Xavier Fina

 

Xavier Fina Ribó (1965)

 

 

 

Xavier Fina Ribó filosofian lizentziatua da (UAB) eta kultur kudeaketako masterra (UB) du.

2004ko ekainetik 2005eko ekainera bitartean, Kataluniako Kultura eta Arteen Kontseilurako Mandatariaren Bulegoko kide izan da. Bulegoak aipatu erakundea definitzeko dokumentua landu du.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kultur politiken irakasle elkartua da, Zientzia Politikoko eta Zuzenbide Publikoko Sailean. Girona, Lleida, Bartzelona, Ramon Llull eta Pompeu Fabra unibertsitateetan irakasle da hainbat graduatuondoko, master eta ikastarotan. Era berean, estatuko zein atzerriko bestelako ikastetxe eta unibertsitatetan ere aritzen da. Bartzelonako Unibertsitatean kultur kudeaketako masterreko koordinatzaile akademikoa izan da.

1989. urtetik, ikerketaren eta aholkularitzaren alorrean ari da lanean, kultur kudeaketaren eta politiken inguruan. Lan berbera egin zuen Centre d'Estudis de Planificació (CEP) erakundean hamar bat urtez, eta 1998an, ICC Consultores Culturales sortu zuen. Dagoeneko ehun azterketa eta aholkularitza-zerbitzu baino gehiago burutu ditu ICCk, batez ere administrazio publikoentzat: Bartzelonako Udalarentzat (hainbat sailentzat), Calvià, Olot, Manresa, Hospitalet, Mataró, Sabadell, Castellar del Vallés, Palafrugell eta Bergako udalentzat, Bartzelonako Diputazioarentzat (hainbat sailentzat), Tenerifeko Cabildoarentzat, Kataluniako Generalitatarentzat (hainbat sailentzat), Kultura Ministerioarentzat, Lan Ministerioarentzat eta Montevideoko Intendentziarentzat. Kultur erakundeentzako lanak ere jorratu ditu, hala nola, Bartzelonako Arte Garaikideko Museoarentzat, Lizeo Antzokiarentzat, Kataluniako Unibertsitate politeknikoarentzat eta Kataluniako Liburutegi Nazionalarentzat.

Aditu den aldetik, hainbat ekimen eta jardunalditan hartu izan du parte, besteak beste: Bartzelonako kultur sektoreko Plangintza estrategikoan, Bartzelonako Metropoli-plangintza estrategikoan, Valléseko Inmigrazio-plangintzan, Kultura Zinegotzien Foro Metropolitanoan eta informazioaren gizartean liburutegiek duten egitekoa hausnartzeko sustapen-taldean.

Argitaratu dituen lanen artean hauek dira azpimarratzekoak: