Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Banaketak kulturan duen zereginari buruzko azterketa

Atala

Kulturaren Euskal Behatokiaren kultura-estatistikak, batik bat, ekoizpenaren eta erakusketaren inguruan ardaztu dira. Nahiz eta banaketa alderdi garrantzitsua izan sektoreko merkatu-dinamikaren barruan, operazio horietan ez da aztertu.

Kultura-banaketa fenomeno berezia da, beste sektore batzuekin alderatzen badugu. Kultura-produktuen izaera dela eta, banaketaren negozioak lotura hertsia du egile-eskubideekin eta obra ustiatzeko eskubideekin. Digitalizatze-prozesuak biziki zaildu du jokalekua. Hau da, hasieran, arauak oso argiak eta funtzionalak ziren; orain, ordea, arauak gutxi zehaztuta eta egokitu gabe daude, eta, hortaz, lekuz kanpo egotearen sentsazioa sortu da.

Txostenak testuinguruan jartzen du banaketaren arloa, kultura-eremuaren barruan eta digitalizatze-prozesuarekin lotuta. Azken helburua, beraz, banaketako eragileen gaineko ikerlan espezifikoa Kulturaren Euskal Behatokiaren eragiketa estatistikoetan sartzeko beharra eta aukera aztertzea da.

Horretarako, bost atal handitan antolatu da txostena. Lehenik eta behin, funtzio nagusiak aztertuta hurbilduko gara banaketaren prozesura: logistika, bitartekaritza eta ikusgaitasuna, eta eskubideen eskualdaketa. Atal horretan, digitalizazioaren eragina jorratzen da (oro har soilik; izan ere, sakonago aztertuko da ondorengo atal batean). Bigarrenik, eskubideak eskualdatzearekin lotutako ikuspegia azalduko da, kultura-banaketaren atzean gordetzen den konplexutasunari buruzko ideia bat emateko. Konplexutasun-maila areagotu egiten da kulturaren azpisektore nagusi bakoitzaren berezko kasuistikak kontuan hartzen badira (liburuak, arte eszenikoak, musika, zinema eta ikusizko arteak). Ildo horretan, balio-kate tradizionala, banaketa molde zehatzak eta gertatu diren eraldaketa digitalak deskribatuko dira. Ondoren, identifikatu diren joera orokorrak azalduko dira, gaur egungo testuinguruaren laburpen gisa, balorazioa orientatzeko balio dezaten. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikei lotuta aztertuko da kasua.

Banaketak kulturan duen zereginari buruzko azterketa [pdf, 370 kbB]