Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EKKIk antolatutako mintegiak: Egile eskubideak gure erara


  • DataUrtarrilak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

2017an Euskal Kulturgileen Kidegoak berriro antolatuko ditu mintegi batzuk, helburu hirukoitzarekin: jabetza intelektualaren arloan argia botatzea; erakundea ezagutzera ematea; eta euskal sortzaileen kezkak ezagutu eta zalantzak argitzea.

Mintegiak bi bloketan antolatuta egongo dira. Lehenengo erdian, Ainara LeGardonek, esperiantziadun musikari eta jabetza intelektualaren arloko autodidaktak, nazio mailako egile eskubideen kudeaketa arloaren gaineko analisia egingo du. Bigarrenean, EKKIko arduradun batek erakundearen lana eta helburuak azalduko ditu, eta publikoaren galderei erantzun.

EKKIren mintegiak Euskal Herriko kulturaren eragin-gune garrantzitsuenetan antolatzeko dinamikarekin jarraitu nahi dugu, baina toki berrietara mezua helaraztea ahaztu gabe. Hauexek dira konfirmatutako datak:

  • Otsailaren 4ean Iruñan, 10:30etik 14:00etara, Katakrak espazioan (kale nagusia, 54). Gonbidatu berezia: Xabier Erkizia
  • Otsailaren 11an Bilbon, 10:30etik 14:00etara, San Inazio auzoko Euskararen Etxean (Agoitz Plaza, 1)
  • Otsailaren 18an Gasteizen, 11:00etatik 14:00etara, Zuloa liburudendan (Hedagile kalea, 21)

Aurretik izena emateko, ekki@ekki.eus helbidera idatzi. Mintegi bakoitzean espazioak mugatuak izango dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri